#StopTradeWithSettlements

EB anexioaren aurka dago, eta lurralde okupatuetako legez kanpoko asentamenduak nazioarteko bakerako eta egonkortasunerako oztopo direla uste du. Baina legez kanpoko asentamenduak gerra-krimena diren arren, EB-k hauekin merkataritza baimentzen du. Merkataritza horrek anexiotik onurak lortzea ahalbidetzen du eta mundu osoan legez kanpoko asentamenduak hedatzen laguntzen du. Legez kanpoko kokalekuekin merkataritza behingoz amaitzeko EBren lege bat eskatzen dugu. Lege hau edozein lekutan okupatutako lurraldeei aplikatuko zaie; besteak beste, Palestinako lurralde okupatuei eta Israelek bertan dituen legez kanpoko kokalekuei. Legeak, halaber, mundu osoari seinale indartsu bat bidaliko dio; EBk jada ez duela merkataritza harremanekin eta irabazi ekonomikoen bitartez eginiko lurralde erasorik sarituko.

Sinatu asentamendu ilegalak geldiaraziko dituen lege historiko baten alde!

#StopTradeWithSettlements
#StopTradeWithSettlements

Sinatu ekimena hemen

Check out the informative video of our webinar with Michael Lynk, Clare Daly, Tom Moerenhout and Ann Kdair, held on 21 May 2020..

Babesa koalizioari.

GKE, Oinarrizko mugimendu, sindikatu eta politikarien artean osaturiko aliantza zabal bat gara, anexioak eta okupazioak sortzen dituen mozkinen kontra eta giza eskubideen, bidezko merkataritzaren, justizia sozial, ingurumen justiziaren nahiz bakea eta nazioarteko egonkortasunaren alde sortu dena. Ikusi hemen gizarte zibileko erakunde guztiak.